Nola bideratzen dut terapia?
Psikoterapia integratibo batetik lan egiten dut, pertsonaren begirada globalarekin. Ikuspegi integratzaile horretatik, zure emozioak, pentsatzeko modua, ekintzak eta sintomatologia fisikoa kontuan hartzea gustatzen zait. Zure bizitzaren historiari ere helduko diogu, informazio asko ematen baitigu zer estrategia dituzun, nola adierazi dituzun emozioak zure bizitzan...
Nire espezialitatea emozioen kudeaketa da. Emozio horiek zer esan nahi dizuten jakiten lagunduko dizut, nola sentitzen zaren jabetzen, eta hortik abiatuta aldaketa bilatuko dugu, pentsamenduan eta ekintzan.
Pertsona hurbila eta profesionala naiz. Badakit gure emozioak zabaltzea eta adieraztea bide zaila dela, baina nire helburu nagusia, lehenengo saioetan, eroso sentitzea da, irekiera hori erraztuko dizun konfiantzazko ingurune bat sortu ahal izateko.
Batez ere terapia kognitibo-konduktuala erabiltzen dut, hau da, gure sentitzeko, pentsatzeko eta jarduteko modua identifikatzen eta ulertzen hasten gara, eta hortik abiatuta ekintza-aldaketak lantzen ditugu, sinesmenak "eztabaidatzen".
Gainera, mentalizazioa ere landuko dugu. Prozesu horri esker, besteak eta geure buruak egoera subjektiboen arabera ulertzen ditugu (nahiak, pentsamenduak, sentimenduak), eta gure jokabideek egoera horiekin duten harreman estua.
Gaitasun hori atxikimendu-testuinguru seguru batetik landu nahi dut.
Hori guztia onarpen- eta konpromiso-terapiarekin eta mindfulness-arekin. Horien bidez, gure emozioak baliozkotzen eta hemendik eta orain bizitzen ikasten dugu.
Nola egingo dugu?
Prozesu terapeutiko hori nire zentrotik egin dezakegu, aurrez aurre, edo online saioen bidez, zure leku lasai eta intimotik, erosoago sentitzen zaren lekutik.
Lehenengo saioa informatiboa eta doakoa izango da. 30 minutu inguru egongo gara, eta saio hori, batez ere, elkar ezagutzeko izango da, nola lan egingo dugun azaltzeko eta izan dezakezun edozein zalantza argitzeko.