Ze arloetan lan egiten dugu?
Pertsona bakoitzak modu bakarrean bizi dugu gure ondoeza. Batzuetan zaila da zehazki zer gertatzen zaizun identifikatzea, bakarrik dakigu ez garela ondo sentitzen gure buruarekin edo inguruko jendearekin.
Adibide batzuk jarriko dizkizut. Hala ere, kontaidazu zure egoera eta sentitzen duzuna identifikatzen lagunduko dizut.

Zure emozioak hobeto kudeatzea (haserrea, frustrazioa, estresa, kezka...)
Ulertzea zer gertatzen zaizun, zer nahi duzun...
"Zure formak" hobetzea.
Gutxiago eskatzea eta presioa gainetik kentzea.
Pertsona "toxiko" bat tratatzen jakitea.
Zure autoestimua hobetzea.
Zure harremanak hobetzea (familia, lagunak, bikotekidea).
Trebetasun sozialak eta profesionalak ikastea.
Mugak jartzen ikastea, "ez" esatea.
Beste erritmo batean bizi, lasaiago.
Antsietate- eta estres-egoerak.
Elikadurarekiko eta zure gorputz-irudiarekiko harremana hobetzea.